17:30-18:00. Hileko kopen banaketa. Doan. 18:00-19:30. Hilerokoa eta sendabelarrak, Ainitze Salarekin.
18:00-19:00. Udaletxeko ganbaran, 'Mundua gurpil gainean' herriko bidaiarien argazki eta oroigarriekin osatutako erakusketaren inaugurazioa. Protagonistekin bisita gidatua. 19:00-20:30. Udaletxeko ganbaran, 'Lesotho, mendietako erreinua', Afrikako lurralde ezezagunenetako batean barrena egindako bizikleta-bidaia. Igone Mariezkurrena kazetariaren hitzaldia eta ikus-entzunezko laburra.
Ikastaroa asteartetan 20:00-21:00 izango da Tolosako Usabal kiroldegian eta azaroan hasiko da. Langileen kasuan, ikastaroaren kuota 80€-koa izango da. Ikasle eta langabetuen kasuan, aldiz, 50€-koa. Izen ematea zabalik egongo da urriaren 13tik 25era, biak barne. ikastaroak@udaberri
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Alegiako Jubilatuen elkartea urriaren 19an, astelehena, hasiko da gabonetako loteria saltzen. Urriaren 23ra bitartean egunero erosi ahal izango da kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00etara.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.
Seve Iglesias Villabonako artista trebatuak erakusketa interesgarria zabalduko du herrian, azken urteotan sortutako pintura eta pirograbatuekin.