Bisita komentatua. Alkizako Basoak Ezagutzen: natura eta ondarea eskura. Alkizako basoen sekretuak ezagutzeko aukera izango da Mikel Belaskorekin. Natura- dibulgatzaile honekin, paisaiaren historia eta ingurumenaren arteko loturak aztertuko dituzte modu erakargarrian. Ibilbidean, bertako flora eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ezagutuko dituzte.
'Murgildu Alkizako basoen sekretuetan'. Mikel Belasko natura-dibulgatzailearekin bisita gidatua, Alkizako basoetako flora eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana ezagutzeko. Fagus Alkizak antolatuta.
Xabier Artola, Mariaje Barandiaran, Julen Hernandez eta Joserra Hernandez.
10:00 Dultzaineroak11:00 Haur jolasak, 3x3 futbola*, ping-pong*...14:00 Auzoko bazkaria 17:00 TONBOLA ZITALA ALEX PADILLAK girotuta17:00 Mus txapelketa Plan B-n19:30 dj MEYD21:30 Afaria. Bokatak norberak ekarrita23:00 dj MEYD03:00 Parranderoen argazkia
Familientzat eta haurrentzat diseinatutako bisita gidatua, antzerkiaren diziplina artistikoan arreta jarriz. Ikuspegi horrek heziketa eta entretenimendua uztartzen ditu, bisitariek museoko txoko guztiak beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izan dezaten. Erreserbatu zure lekua cit@cittolosa.com helbidera idatziz edo 943 650 414 telefonora deituz. Gomendatutako adina: Publiko guztientzat (5-15 pertsonako taldeak)Prezioa: Helduak: 10€ eta Haurrak: 8€ (12 urte arte)Ordua: 11:00 (euskaraz) 12:30 (gaztelaniaz)Kontaktua: cit@cittolosa.com edo 943 650 414
Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren etxebizitza asanblada, azaroaren 11ko greba orokorrari begira.
Urriak 24, larunbata: 11:30 ikastaroa udaletxean. Barreterapia: umorea bizirik. (Aurrez izena eman dutenentzat bakarrik).
Gazte eune. 15:30. Mus txapelketa. 19:00. Basabe garagardo txapelketa eta kroketak salgai. 21:00. Gazte afaria. 00:00-03:00. DJ Naza. 01:00. Bingoa. 03:00-06:00. DJ Txino. 03:00 eta 05:00. Autobus zerbitzua doan Baliarrain-Ikaztegieta-Alegia-Tolosa.
Anoetako Gazte Asanbladak antolatuta, plazan. Ziñez erromeria eta Zigor DZ. Eta Basabe, Baias, Zampano eta La Vasconia garagardoak.
Pablo Sorozabalen korurako lanak CD BERRIAren aurkezpen-kontzertua KEA Ahots Taldearen eta EASO Abesbatzaren eskutik, Marco Socías gitarrajolearen parte hartzearekin. Aldi berean Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bultzatuta PABLO SOROZABAL, KORURAKO LANA liburuaren aurkezpena egingo da.
Urriak 24: Juncal Baroja eta Gerardo Rifón (soprano eta organoa) 20.00etan Alegiako parrokian.
Urriak 24, larunbata: 20:00etan Gerardo Rifon eta Juncal Barojaren organo kontzertua elizan.
Ikastaroa asteartetan 20:00-21:00 izango da Tolosako Usabal kiroldegian eta azaroan hasiko da. Langileen kasuan, ikastaroaren kuota 80€-koa izango da. Ikasle eta langabetuen kasuan, aldiz, 50€-koa. Izen ematea zabalik egongo da urriaren 13tik 25era, biak barne. ikastaroak@udaberri
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Seve Iglesias Villabonako artista trebatuak erakusketa interesgarria zabalduko du herrian, azken urteotan sortutako pintura eta pirograbatuekin.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.