Urriak 9, ostirala: 17:00-19:00 EMAKUMEEN ELKARGUNEA kultur etxean.: Asteasuko emakumeak elkartzeko gune atsegina: mahai-jolasak, eskulanak, kafe eta pastak.
18:00 Txupinazoa Belen Suarez eta Maritxu Astiasaran-en eskutik, auzoko ekintzen laguntzaile beteranenak.18:15 Buruhandiak auzoko kaleetan.19:30 Tolosako musika bandaren emanaldia plazan.20:30 Zerbeza dastaketa pintxoekin plazan.22:30 Karaokea.
Urriak 9: 18:30 Mahai-ingurua: Karlismotik nazionalismora kultur etxean.
18:30ean Mahai-ingurua: Karlismotik Nazionalismora kultur etxean. Mikel Alberdi: Karlismoa XIX. mendean. Joxin Azkue: Karlismotik Euskal Nazionalismora. Moderatzailea: Karlos Almorza Arrieta.
Zazpi infografiak osatzen dute erakusketa, euskaraz eta gaztelaniaz daude eginda eta formatu handikoak dira. Gure merkatuetan ohikoak diren produktuen atzean dagoen zientzia erakustea dute helburu. Batzuk astero ikusten ditugu (ogia, jogurta), eta besteak sasoikoak: gazta, babarruna, piperra, tomatea eta fruta.Kaleko erakusketak elikagai horiekin lotutako hainbat gai zientifikoko jorratzen ditu, eta ezagutza hori herritarrengana hurbiltzea du helburu. Infografiak paneletan dauden QR kodeen bidez eta katedra.eus webgunearen bitartez ere deskargatu ahal izango dira.
Karlismoari buruzko erakusketa: Manuel Arroyok prestatua Udaletxeko pleno aretoan. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00era. Ostiraletan eta larunbatetan: 18:00etatik 20:00etara. Igandeetan: 10:30etik 13:00era.
Eltxo tigrearen presentziaren inguruko laginketa bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Alegian ekainaren 15ean. Azaroaren 15era bitartean luzatuko da eta laginketa horren helburua Alegian eltxo tigrerik bat ote dagoen zehaztea izango da. Bada, laginketa horretarako edalontzi moduko ontzi batzuk jarriko dira herriko hainbat puntutan. Ontzi horiek ura izango dute eta ez dira arriskutsuak inondik inora herritarrentzat. Laginketak irauten duen bitartean ontzi horiek dauden lekuan uztea eskatzen da, kendu gabe.
2027ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Ondorengoak dira baldintzak: Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Ez da onartuko muntairik edo adimen artifizial bidez sortutako irudirik. Parte hartzaileak Orendainen erroldatuta egon behar du. Bakoitzak gehienez bost argazki aurkez ditzake.
Irekiera: urriak 2. Ostiral eta larunbatetan 16:00etatik 20:00etara Lizardi etxean.
Seve Iglesias Villabonako artista trebatuak erakusketa interesgarria zabalduko du herrian, azken urteotan sortutako pintura eta pirograbatuekin.