Abenduak 12, ostirala: 17.00: Irakurle taldearen saioa liburutegian.
Irakaslea: Marina Eskisabel. Norentzat zuzendua: familia osoarentzat eta 6 urtetik gorako haurrentzat (haur edo haur talde familiar bakoitzak, heldu baten konpainia izan behar du). Familia tailerra, gorputza mugimenduan esploratuko dugu, erritmoak partekatu eta talde konexioa bilatuko dugu sormenetik. Espresatzeko, komunikatzeko modu desberdinak deskubritzeko eta elkarrekin mugimenduan disfrutatzeko espazioa. Izen-ematea: liburutegian edo 634289327 zenbakira deituta.
Gabon eguneko kantu eskerako entsegua egingo da. Eltxo-kumeak guraso elkarteak antolatuta.
19:00 lehenengo zatia, 20:00 atsedena eta 20:15 bigarren zatia.
19.00 Anariren bakarkako kontzertua Batzarremuñon. Sarrerak salgai udaletxean edo Ostatuan. Prezioa 5 euro.
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.