Igande honetan izango da Aiztondo klasikoa eta goizean zehar errepidea itxita egongo da. Martxoaren 10ean, igandea, ospatuko da ekitaldia eta Txomin Perurena omenduko du antolaketak.
12:00 Arimaz kontzertua elizan. 13:00 Plazan musika eta hamaiketakoa.
Ipuin klasikoaren antzerkirako moldaketa da, alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatuta. Eguneko gai gatazkatsuenetako batez jardungo du: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna. Inposatu zaizkigun edertasun estereotipoekin haustea du xede.
JAC (Jaime Alvarellos Correcher) blues abeslari eta gitarjolea da.Zuzeneko honetan "RAW" bere azken diskoa aurkezteaz gain bertsioak ere joko ditu.
18:30 "Magma Mia" bakarrizketa Beatriz Egizabalen eskutik.
18:30 Magma Mia bakarrizketa Beatriz Egizabalen eskutik udaletxeko ganbaran.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.
Otsailaren 28tik martxoaren 10era herriko frontoia itxita egongo da eta grabaketa egunetan kiroldegiko aldagela eta saunak mugatuak egongo dira arratsaldeko 15:00etatik aurrera.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Lau modutara eman daiteke izena: -Lotura honetan. -Telefonoz: 943 81 66 99 -Posta elektronikoa: administrazioa@uema.eus -Telegram edo Whatsapp: 608 66 81 55