2024/01/09 - 2024/03/19 19:00
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da.
Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira.
Tailerraren nondik-norakoak:
- Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean
- Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.
- Otsailak 6, 20 eta 27.
- Martxoak 5, 12 eta 19.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.