Elorri Aldapak Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko Endesa ligako partida ikustera joateko autobusa antolatu du martxoaren 10erako. Interesatuek otsailaren 19a, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Hileroko odol-ateratzea Lekua: Kultur Etxeko Topagunea gelan (1.solairuan) Ordutegia: 16:30-20:10 Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da, telefonoz edo odol emaileen elkartean: 943007885 (900 303 404) Egunean bertan goizez deitu behar da: 8:30 - 14:00
18:30 Alegiako festak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du Jai batzordeak otsailaren 19an kultur etxean.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.