12:00 Urteko batzarra. 12:30 Meza kapilan hildakoen oroimenez. 14:00 Bazkaria Gaztainondo elkartean. Ondoren, Jaione Olazabalekin kantaldia.
17.30 Loatzo Musika Eskolaren gabonetako kontzertua Kultur Etxean.
Gabon eguneko kantu eskerako entsegua egingo da. Eltxo-kumeak guraso elkarteak antolatuta.
19.00 Intxurre Antzerki Talde alegiarrak, beraien neurrira egokitutako Peter Shaffer antzerkigile ingelesaren Black comedy (Komedia beltza) eskainiko dute Altzo Azpiko Salbatore elizan.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.