Urteko azken herri batzarra. Bertan, 2025eko urtearen balantzea egingo dugu, eta datorren urterako asmoen berri emango du Udalak.
12:00 Egarri Halterofilia Trofeoa. 16:00 Danena KE - Hernani CD (Ohorezko kadeteen futbol partida). 17:30 Haurren pilota partidak.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.