Orain arteko lanketa bateratu eta proposamen kolektiboa lantzeko unea iritsi da. Oraingo honetan, herritar guztiontzako saio irekia izango dugu.
Datorren abenduaren 11n, Txokolatea egiteko ikastaroa antolatu dugu Rafa Gorrotxategiren lantegian. Ikastaroa Armintz Gorrotxategik emango du. Ikastaroaz gain, Txokolatearen museoa ezagutzeko aukera izango dugu.Izen-ematea Ibarrako Kultur Etxera bertaratuta emango da, azaroaren 26tik aurrera plazak bete arte.Kostua: 5€ - lekuan bertan ordainduko da.
Aintzane Usandizagaren "Zomorrotu" eleberria landuko dute Oihana Arana dinamizatzailearekin.
19.00 Adimen artifizialak gizakiongan duen eta izan dezakeen eraginez solasaldi Humanitate Digitaletan aditua den Leire Lisonekin. Elordi elkartean.
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.