Abenduaren 8an, Kirol Herri saioa grabatuko da Elorri pilotalekuan. Telebistako ibilgailuak sartzeko, Hegoalde kaleak (zubitik futbol zelaira doana) ibilgailurik gabe egon beharko du abenduaren 8an, astelehena, 9:00-16:00 tartean.
Abenduaren 8an, Kirol Herri saio bat jokatuko da Elorri pilotalekuan. 12:00etan hasiko da eta bertan herri kiroletan puntan dabiltzan zortzi kirolarik hartuko dute parte, bi taldetan banatuta. Talde batean Laiene Pikabea, Mikel Larrañaga, Lierni Osa eta Mikel Lopetegi ‘Urra’ ariko dira eta bestean Nerea Arruti, Hodei Ezpeleta, Gari Garnendia eta Maddi Gesalaga.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.