14:30 Ongi etorria frontoian. Herri kirolak: jolasa, indarra, mugimendua eta dibertsioa! Gurekin jolastera eta animatzera etortzen bazarete, galdetegia bete behar duzue abenduaren 2a baino lehen. Amaieran, bonba erraldoia. Denon artean bonba erraldoi ikusgarria egingo dugu. 15:45 Eskolan aurkezpen txiki baina berezia: ez galdu! 16:00 Txokolate beroa frontoian.
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da. Horren harira, haurrentzako talo tailer bat egingo da egun horretan 18:00etatik aurrera plazan. LH1etik aurrerako umeentzat izango da eta izena emateko epea zabalik dago azaroaren 26ra bitartean. Interesatuek lotura honetako formularioa beteta eman dezakete dute izena.
Abenduak 3, asteazkena: 18.00: Euskararen Eguna. Talo tailerra plazan (aurrez izena emanda).
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.