09:00-21:00 — Berazubi estadioaUrtzi Gurrutxaga Memoriala futbol txapelketa, Tolosa CFk antolatuta.10:00-18:00 — Trianguloa plazaSanjoanetako xake txapelketa, Enroke Klubak antolatuta.15:30-21:00 — San Frantzisko pasealekuaXXVI. Ugaitz 3x3 San Juan Saskibaloi Txapelketa, TAKEk antolatuta.22:30 — Euskal Herria plazaKontzertua: Tolosako Udal Musika Banda. Parte-hartzaileak: Denbora Band, Joli Paskualena eta Iker Huitzi.
Beharrezkoa da aurretik izena ematea: tolosaxake@gmail.com
10:01 4x4 txapelketa, San Inazio plazan. 13:12 Gazte antzerkia, plazan. 17:03 Alurr dantza taldea, plazan. 17:26 Patata tortilla eta txokolatea, plazan. 20:31 Barrikotea, plazan. 23:02 Las Moscas Retrompeteras-en kontzertua. Ondoren, ekitaldi politikoa. Ondoren, Kaparrak-en kontzertua. 01:32 DJ Mali, gaztetxean. Ondoren, generazioen arteko lehia. 02:31 Bingoa, gaztetxean.
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.