Maiatzaren 31n ospatuko da Txirrita Mendi Martxaren XI. edizioa, aurten Txirritaren heriotzaren 50. urteurrena betetzen da. Txirrita, Oargi Mendi Elkarteko bazkidea izan zen eta Tolosako herritarra, mendizaletasun handikoa. Bere omenez antolatzen da martxa hau, Aralar mendikatean zehar egiten den zeharkaldi luze baten bidez. Ibilbide luzea eta motza izango dira aukeran, eta biek izango dute irteera eta helmuga Amezketan, Sasturaingo eremuan. Ibilaldia egiteko interesa dutenek, jarraian dagoen loturan eskuratu ahal izango dute informazio gehiago: TXIRRITA MENDI MARTXA 2026
Zizurkil beste begi batzuen bidez ikusi eta ezagutzeko aukera. Sortzailea: Hodei Arrastoa. Ibilbidea egiteko beharrezkoak izango dira mugikorra eta aurikularrak. Nahikoa izango da bertara joatea, izenik eman gabe: 11:00etan Udaletxe aurrean eta 12:30ean Joxe Arregi plazan.
Bertso saioa: Aitor Mendiluze Gonzalez Nerea Elustondo Plazaola Onintza Enbeita Maguregi Xabat Illaregi Marzol Gai jartzailea: AMaia Agirre Arrastoa Ondoren - Taloak
Igandean Iñaki Artolak jokatuko duen buruz buruko pilota txapelketako finala pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da plazan. 17:00etatik aurrera Nafarroa Arenako pilotalekuan gertatzen den guztia zuzenean jarraitu ahal izango da plazan jarriko den karpan. Herritarrei bertaratzeko eta Iñaki Artola animatzeko gonbitea luzatzen zaie.
Maiatzaren 31n, igandea, herri afari bat egingo da Elorri pilotalekuan Iñaki Artolak jokatuko duen buruz buruko pilota txapelketako finalaren ostean. Afarira joan nahi dutenek jada erosi ditzakete txartelak Iskiña tabernan 25 euroan eta maiatzaren 26a, asteartea, izango da txartelak erosteko azken eguna
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.