17:50. Jo Topagunean elkartuta (Kale Nagusia): Haragia parrilan egiten ikasteko tailerra. Parte hartzaileak hiru taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzari adieraziko zaio zein izango den bere ibilbidea, harategia eta elkartea. Harategi bakoitzean, pieza nola aukeratu eta nola prestatu azalduko zaie. Elkarte bakoitzean, parrillak eta suak prest egonik, erositako produktuak egin eta dastatuko dira: oilasko izterra, txerri burualdea eta txekor saiheskia. Parte hartzaileen taldeetatik bi talde herritar guztiei irekiak izango dira, eta beste bat Azoka Lagunei zuzendutakoa. Lehen bietarako izen-ematea zabalik da udalaren webgunean, maiatzaren 3ra bitarte.
Izaro Lizarragak gidatuta, aurrez izena ematea beharrezkoa da.
19:00 Dokumental proiekzioa: "Escalerillas Etxepe bat borrokan, un vecindario en lucha". 20:00 Pintxo-potea eta Kultur astearen irekiera.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Apirilak 24, ostirala II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 19:00etan zinean. Apirilak 27, astelehena Sukaldaritza tailerra. Azken saioa. 18:30ean Txintxarri elkartean. Maiatzak 8, ostirala ‘Azkena eta bagoaz’. Kale ikuskizuna. Trapu Zaharra taldea. 19:00etan plazan. Maiatzak 11, astelehena Liburutegia topagune: “Eko jolasak tailerra”. 16:30ean bulebarrean. Maiatzak 14, osteguna Dantza tailerreko haurren emanaldia. 17:00etan kultur etxean. Maiatzak 16, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Infantil eta kadete mailak. 16:00etan Elorri pilotalekuan. Maiatzak 29, ostirala Gimnasia erritmikako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. 18:30ean Elorri pilotalekuan. Maiatzak 30, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Kuadrilla artekoa. 16:00etan eskola aurrean. Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
Asteasuko Udalak udako udalekuetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zein 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta. Udaleku irekiak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, uztailaren 1etik 30era egingo dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:00etara. Bestalde, parte-hartzaile gaztetxoentzako programa 2009tik 2013ra bitartean jaiotakoentzat izango da. Jarduerak uztailaren 1etik 24ra bitartean egingo dira; egun zehatzak parte-hartzaileekin batera adostuko dira. Izen-ematea eta informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek Kultur Etxera jo dezakete maiatzaren 4tik 15era, 17:00etatik 19:30era.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.