2026/05/04 - 2026/05/16 17:00

Udalekuak 2026

Udalekuak 2026
Asteasu

Asteasuko Udalak udako udalekuetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zein 2009 eta 2013 artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta.

Udaleku irekiak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, uztailaren 1etik 30era egingo dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:00etara.

Bestalde, parte-hartzaile gaztetxoentzako programa 2009tik 2013ra bitartean jaiotakoentzat izango da. Jarduerak uztailaren 1etik 24ra bitartean egingo dira; egun zehatzak parte-hartzaileekin batera adostuko dira.

Izen-ematea eta informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek Kultur Etxera jo dezakete maiatzaren 4tik 15era, 17:00etatik 19:30era.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA