Ekainak 12, ostirala 17:00etan liburutegian, Irakurle taldea: ‘Moebiusen ertzak’. Garazi Kamio. 22:00etan Elorri pilotalekuan, Sutarri dantza taldearen emanaldia.
Ekainaren 12an, ostirala, irakurle taldeak Garazi Kamioren ‘Moebiusen ertzak’ liburua aztertuko du. 17:00etan hasiko da saioa liburutegian eta Nora Urbizuk gidatuko du. Betiko moduan, irakurle taldeko ateak kide berrientzat zabalik daudela gogorarazi nahi da eta saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.
17:01 Pilota ikuskizuna, Belabieta kiroldegian. 19:33 Sagardo dastaketa, plazan. 21:28 Gazte afaria, plazan. 23:31 Muxutruk taldearen kontzertua, plazan. 00:05 Naxker eta DJ Habibi, gaztetxean. 02:31 Bingoa, txoznan.
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Ekainaren 28an, igandea, Jubilatuen Eguna ospatuko da. 11:15ean hildako bazkideen omenez meza izango da eta 14:00etan bazkaria kultur etxean. Bazkarian parte hartu nahi dutenek ekainaren 8tik 12ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez diren herriko jubilatuek 42 euro.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.