Alegiako Mendi Asanbladak espeleologia irteera bat antolatu ekainaren 14rako, igandea. Debako Ermitti Bekoa kobara egingo dute irteera eta aditu baten laguntzaz zailtasun teknikorik ez duen espeleologia jarduera bat egingo dute. Goizeko 8:30ean Alegiatik abiatu eta eguerdirako etxean bueltan izatea da asmoa. Interesatuek ekainaren 10a baino lehen eman beharko dute izena alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita. Plaza mugatuak izango dira
8:32 Gosaria eta T3Tko korrikalariak animatzea. 18:02 Mus txapelketa, gaztetxen.
08:45 — Trianguloa plazaT3T eta T2T mendi maratoiak, Oargi Mendi Elkarteak antolatuta.10:00-13:00Haurren Hiria Hondarrezko irudiak.11:00-14:00Ehungintza jasangarriaren tailerrak.17:00MARKELIÑEren "Artiluso" familientzako ikuskizuna.Eguraldi txarra eginez gero, Herrikide ikastetxeko jolasgunean egingo da (San Frantzisko 12).
10:30 – Harrera (Lekukoa) 11:00–12:00 – Haur Hezkuntzakoen eskoletako jolasak 11:00–13:00 – Lehen Hezkuntzakoen eskoletako jolasak 11:30–13:00 – Egurrezko jolasak 11:30–12:30 – Loatzo Musika Eskolakoen kalejira 12:30–13:30 – Kontalari ipuin kontalariak Haur Hezkuntzako ikasleentzat 12:30–13:30 – Liburuen altxorra Galtzagorri Elkartearen eskutik 12:00–17:00 – Tailerrak / Eskulanak 12:30–13:30 – Plaza dantza gidatuak Bukoloi dantza taldearen eskutik 13:00–17:00 – Puzgarriak Udaleko puzgarrietan ibiltzeko aukera aldagainean 17:00–17:30 – Herriko eragileen kalejira 14:00 – Herri bazkaria 15:00–17:00 – Zirku tailerra Malabares 15:00–17:00 – Magoak (kalean zehar) 15:30–16:30 – Bertso tailerra Hernani Bertso Eskolaren eskutik 16:30–17:30 – Mulambo batukada 17:30 – Porrotx eta Marimototsekin: ipuinak, kantua eta dantza
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Asteasuko udal igerilekua ekainaren 13tik irailaren 6ra egongo da zabalik. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Igerilekuko abonu berriak eskatzeko edo urteko abonuak berritzeko, eskabidea bete eta udaletxean aurkeztu beharko da. Horrez gain, aurreko urteko txartelak ere eraman beharko dira aktibatzeko. Eskabideak udal webgunean eta udaletxean daude eskuragarri. Asteasuarrek ekainaren 1etik aurrera egin ahal izango dute izapidea. Asteasuarrek eta beste herrietako herritarrek, berriz, ekainaren 8tik aurrera eskatu ahal izango dituzte abonuak, soberako abonuak baleude. Udaletxeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.