11:00 - Ume jolasak plazan.12:00 - Pala txapelketako finalak.13:00 - Buruhaundi eta erraldoiak herriko txistulariekin.18:00 - "Troia" kale antzerkiaOndoren - Andoni Ollokiegiren kotznertua21:00 - Kukuaren igoera kanpandorrera.
Ekainaren 7an, igandea, ‘Munstroak sortzen direnean’ dokumentala eskainiko da 19:00etan zinean. Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak antolatu du eta Diario Socialista hedabideak sortutako dokumental honek gaur egungo faxismoa aztertzen du.
Intxurre futbol taldeak zabalik ditu 2026-2027 denboraldirako izena emateak. Intxurren futbolean aritu nahi dutenek ekainaren 15era bitartean eman ahal izango dute izena. Data horretatik aurrera, itxaron zerrenda bat zabalduko da. Alde batetik, 2015etik aurrera jaiotakoak futbol eskolan eman ahal izango dute izena eta bestetik, 2014an edo lehenago jaiotakoek, futbol taldean. Segidan dituzue batean edo bestean izena eman ahal izateko loturak: FUTBOL ESKOLA: hemen. FUTBOL TALDEA: hemen.
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea arratsaldez soilik egongo da zabalik ekainaren 5etik 9ra, biak barne. Horrenbestean, 15:00etatik 21:00etara eskainiko du zerbitzua. Ekainaren 10etik aurrera, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik ohiko ordutegian.
CEBANCek eta Alegiako Udalak elkarlanean antolatuta, maiatzaren 18tik ekainaren 22ra ‘Emozioak elikaduraren bidez kudeatzea: Sukaldaritza emozionala’ ikastaroa eskainiko da. Saioak astelehenetan izango dira 17:00etatik 20:30era. Ikastaroan parte hartzeko interesa duten herritarrek maiatzaren 6tik 13ra eman ahal izango dute izena. Horretarako, lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko da. Ikastaroa doakoa izango da.