Jubilatuen elkarteak Guardiara irteera bat egingo du ekainaren 3an. 9:15ean abiatuko dira autobusez zubitik eta 11:00etan iritsiko dira bertara. Hamaiketakoa izango dute eta ondoren Santa Maria elizan bisita gidatua egingo dute. 14:00etan bazkaria izango da eta 18:00etan abiatuko dira bueltan Guardiatik. Irteeran parte hartu nahi dutenek maiatzaren 18tik 22ra erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxeko bigarren solairuan 11:00etatik 13:00era. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 53.
MAIATZAK 3, IGANDEA 10:30 Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat. 11:00 Meza Santa Kruz ermitan. Ondoren Hamaiketakoa. Toka txapelketa. 17:00 Herri kirol erakustaldia: Aizkolariak: Nerea Arruti eta Oihana Fernandez De Barrena. Harri jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Olaia Esnaola. Jarraian Buruhandiak. Ondoren OSTOLAZA ETA LARRAÑAGA trikitilariak. 19:00 Ximonen igoera. Jaien amaiera OSTOLAZA ETA LARRAÑAGA trikitilariekin. (Eguraldi txarrarekin ekintzak eskolako aterpean egingo dira)
Erakusketa honetan bere ibilbide artistikoaren alderdi pertsonalena erakutsi nahi izan du, urteetan jaso ditudan objektu-altxor kuttunenak kutxetan, ametsak diruditen konposizioak osatuz, eta kutxetatik kanpo, barruan egon zitezkeen gorputz, izaki eta paisaia surrealista handiagoak. Begiak, likenak, loreak, harriak, hezurrak, animaliak, gorputzak, bizitza, heriotza… azken finean, natura arte erakusketa bilakatuta.
Apirilak 24, ostirala II. Ipuin Lehiaketako sari banaketa. 19:00etan zinean. Apirilak 27, astelehena Sukaldaritza tailerra. Azken saioa. 18:30ean Txintxarri elkartean. Maiatzak 8, ostirala ‘Azkena eta bagoaz’. Kale ikuskizuna. Trapu Zaharra taldea. 19:00etan plazan. Maiatzak 11, astelehena Liburutegia topagune: “Eko jolasak tailerra”. 16:30ean bulebarrean. Maiatzak 14, osteguna Dantza tailerreko haurren emanaldia. 17:00etan kultur etxean. Maiatzak 16, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Infantil eta kadete mailak. 16:00etan Elorri pilotalekuan. Maiatzak 29, ostirala Gimnasia erritmikako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia. 18:30ean Elorri pilotalekuan. Maiatzak 30, larunbata 3x3 saskibaloi txapelketa. Kuadrilla artekoa. 16:00etan eskola aurrean. Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa.
Inagurazioa apirilak 23, 19.00etan.