Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.
Ikastaroak 2026ko ekainaren 19an amaituko dira. Taldekide koputu minimoa egongo ez balitz, bertan behera geratuko litzateke ikastaroren bat. Herritar bakoitzak ikastaro bakoitzeko izen-emate orri bat bete beharko du. Ikastaroetan izena ematen duenak ikasturte osoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du, baldin eta mediku agiririk aurkezten ez badu. Ikastaroen jai egutegiak eskolakoarekin bat egingo du: Eguberriak, Aste Santuak... Izena emateko epea uztailaren 18an amaituko da.
Tikeak salgai daude abuztuaren 18ra arte, Danon Txokoan eta Zubiaurren, 10 euroren truke. 2011-2016 bitarean jaio direnentzat.