Kafetxo bat? Herrian adinekoen parte hartze soziala indartzeko.
Solasaldia: Gipuzkoako mendien egoera. Arkamurka Natura- Elkartea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Landarlan Ingurumen Elkartea, Amasamendi Bizirik taldea.
Irakurle kluba Eider Rodriguezen "Dena zulo bera zen" eleberria landuz, Oihana Arana dinamizatzailearekin.
Udan gora Artikoan eta neguan behera Antartikan, halakoxea da María Intxaustegiren bizitza espedizio-gidari eta urpekari polar gisa. Bere esperientziez, logistikaz eta konplexutasunez hitz egingo du, latitude babesgabe horiek ezagutu nahi dituzten zientzialariek eta turistek gero eta gehiago eskatzen duten lan ezohikoaren inguruan.
Aintzinatik Euskal Herrian arta hostoekin egin ohi ziren piezak ikusteko aukera. Lola Altolagirre artistak egina.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Zabalik da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Markina Xemeindik Ondarroarainoko bidea egingo dute gazteek, Bizkaian barrena. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua. Ibilbidearen inguruan, Markina-Xemeindik abiatu eta Aulesti eta Beriatua bezalako herriak igarota, Ondarroara iritsiko dira. Informazio gehiagorako eta izena emateko aukera, lotura honetan.
Erakusketa, Zergatik babestu Amasamendi?