Ekainak 28 ostirala. Kuadrilla Eguna: 11:00 Herriko haurren Futbito txapelketa eskolan. Ondoren zumba saioa. 14:30 Kuadrilen arteko bazkaria. Ondoren Andoni Ollokiegiren emanaldia. 19:30 Elektrotxufla elektrotxarangaren emanaldia plazan. 22:30 Suzko zezena. 23:00 Erromeria Gabezin taldearekin.
Hamaika kolore ikuskizuna eskainiko du Sorgina Txirulinak. 4-10 urteko haurrentzat da aproposa emanaldia.
Ekainaren 28an odola emateko aukera izango da kultur etxean 16:30etik 20:10era bitartean. Odola emateko asmoa dutenek ekainaren 28an bertan hitzordua hartu beharko dute goizez 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.
17:30 - II. Frontenis txapelketa 20:00 - Txupinazoa elkartetik 21:30 - Mus txapelketa
19:00 Elkarretaratzea plazan. 19:30 Pintxopotea herrian zehar
19:00 Martin Burguez (Gipuzko plaza) 23:00 Txell Sust Band (Txurreria)
Gizonezkoen esku pilota profesionala. Lau t’erdiko San Fermin torneoko partida ekainaren 28an 19:30ean Elorri pilotalekuan.
Ekainaren 28an Iñaki Artolak parte hartuko duen pilota jaialdirako sarrerak kultur etxean salduko dira. Ekainaren 13an, 14an, 20an, 21ean, 26an eta 27an salduko dira 19:00etatik 20:30erako ordutegian.
2013ko martxoaren 11n Xabinek seropositiboa zela jakin zuen. Xabinen eta birusaren arteko elkarbizitzaren testigu izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Lehen pertsonan idatzitako istorioa da, sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena.
Biblioporrak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzeko helburuarekin jaio zen. Egun, Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. Ekintzari eta ikastetxeen lankidetzari esker, Tolosako haur eta gazte askorengana hurbiltzea lortu dugu eta nabarmen murriztu dira gustuko liburuak aurkitzeko garaian izaten dituzten oztopoak. Urtero, ekainaren hasierarako, bost liburu-zerrenda egiten ditugu: HH, LH1. zikloa, LH2. zikloa, LH3. zikloa eta DBH. Hautaketa oso zabala da: badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota guztiek gustuko liburua topatzea eta apurtzea hain zabaldua dagoen uste oker hau: “irakurtzea ez zait gustatzen”. Zerrendak eskola guztietara bidaltzen ditugu, eta, salbuespenak salbuespen, gurasoei banatzen zaizkie eskolako emaitzekin eta txostenekin batera. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen ditugu, adinaren eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakustoki berezi batzuetan, oporretako interesgune bat sortuz. Orokorrean, haurrek eta gurasoek oso gustukoa dute interesgunea aukeraketa errazten duelako eta liburuak alda daitezkeelako, nahi adina aldiz, gustukoa topatu arte.
Benjaminak eta Alebinak Ekainaren 22tik-30 arte Usabal Kiroldegia
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Erakusketa Hiru tabernan ikusgai egongo da, astegunez 17:30etatik aurrera eta astebukaeratan 12:00etatik aurrera.