2024/06/25 - 2024/06/30 01:00
Biblioporrak 0-16 urte bitarteko haur eta gazteengan irakurtzeko ohiturak sustatzeko helburuarekin jaio zen. Egun, Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte.
Ekintzari eta ikastetxeen lankidetzari esker, Tolosako haur eta gazte askorengana hurbiltzea lortu dugu eta nabarmen murriztu dira gustuko liburuak aurkitzeko garaian izaten dituzten oztopoak.
Urtero, ekainaren hasierarako, bost liburu-zerrenda egiten ditugu: HH, LH1. zikloa, LH2. zikloa, LH3. zikloa eta DBH. Hautaketa oso zabala da: badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota guztiek gustuko liburua topatzea eta apurtzea hain zabaldua dagoen uste oker hau: “irakurtzea ez zait gustatzen”.
Zerrendak eskola guztietara bidaltzen ditugu, eta, salbuespenak salbuespen, gurasoei banatzen zaizkie eskolako emaitzekin eta txostenekin batera. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jartzen ditugu, adinaren eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakustoki berezi batzuetan, oporretako interesgune bat sortuz.
Orokorrean, haurrek eta gurasoek oso gustukoa dute interesgunea aukeraketa errazten duelako eta liburuak alda daitezkeelako, nahi adina aldiz, gustukoa topatu arte.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.