KZ Guneko tutorearen hurrengo bisitak abenduaren 1ean eta 12an izango dira. 16:00etatik 20:00etara liburutegian: BakQ eta Metaposta. Aldi berean, KZ Guneak abenduan zehar eskainiko dituen ikastaroen berri ere eman du. Lotura honetan kontsultatu dezakezue eskaintza. Aurrez aurreko ikastaroak Abenduan aurrez aurreko bi ikastaro eskainiko dira KZ Gunean. Abenduaren 1etik 10era ‘Smatrphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi’ ikastaroa eskainiko da 16:00etatik 18:00etara euskaraz. Abenduaren 11n eta 12an ‘’Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin’ ikastaroa eskainiko da 16:00etatik 18:00etara, hau ere euskaraz. Interesatuek kultur etxean, 945 062 555 zenbakian edo tutor.alegia@kzgunea.net helbidean eman dezakete izena.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.