09:30. Herriko txistulariek alaituriko DIANA. 11:00. Erraldoiak dultzaineroekin elizatik abiatuta. 12:15. LA JODEDERA taldearen emanaldia. Ondoren, IRAUNKORRAK txaranga kalez kale ibiliko da egun guztian zehar. 17:00. SOKAMUTURRA plazan. 18:30. Alegiako erraldoien KALEJIRA. 19:00. PENTATLOI erakustaldia eta herrikideen apustua eskolako patioan. 21:00. ZAHAGIARDOA zubian. 22:30. Muxutruk taldearekin ERROMERIA.
Santamañako Kros Igoeraren XXII. edizioa ospatuko da igande honetan. Aurten, goizeko 10:30ean hasiko da lasterketa, urtero bezala Asteasuko plazatik Santamañako ermitara. Izena emateko, RockTheSport plataforma erabiliko da: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/santamanako-xxii-kros-igoera
11:00-22:00. Belaundantza Jaialdia: alsa, batxata, boogaloo-cha eta zuma. Tailerrak, dantza ikastaroak, jokuak, animazioa...
Igandean jaien barruan egingo den sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusteko izena eman zuten pertsona guztiek bermatuta dute horretarako aukera. Igandean 16:45erako udaletxeko atean egotea eskatzen zaie izena eman zutenei.
Musikaria: Soinu txikia: Andoitz Antzizar (soinu txikia) Iñaki Letamendia (perkusioa) Izaro Markotegi (abeslaria) Dantzariak (Oinkari datza taldea): Onditz Esnaola Jurgi Errandonea
21:00. Zahagiardoa. 22:30. Herriko bertsolariak. Festen bukaera. Traka DJ Txinoren eskutik.
Uztailaren bigarren astebururako (12, 13 eta14) irteera antolatu dugu pirineoetara arroilak jeisteko.Gouretteko aterpean egingo dugu lo. Arroilak gourette eta inguruko bailaretan egingo ditugu. Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko kaboa, zortzia, eskarpinak. Eskularruak ere gomendagarriak dira. Izena emateko azken eguna uztailak 8 astelehena, oargimendi@gmail.com emailean.
Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 10etik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak: -Uztailak 10, asteazken gaua: 02:00 // 04:00. -Uztailak 11, ostegun gaua: 02:00. -Uztailak 12, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 13, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 14, igande gaua: 03:00. -Uztailak 15, astelehen gaua: 01:00. -Uztailak 16, astearte gaua: 01:00.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Alegiako jaietan autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 12an, ostirala, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 17an, asteazkena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du.