Martxoaren 25ean serigrafia tailer bat egingo da Intxurre elkartean. Goizez 12 eta 99 urte bitarteko helduen txanda izango da eta arratsaldean LH1 eta LH6 bitarteko haurrena. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 10. Helduek kulturkabina@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko eta haurren izen-ematea eskolatik bideratuko da. Parte hartzaileek ez dute kamisetarik eraman behar, antolakuntzak jarriko ditu.
Artistak: Uxue Lasa Ameztoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramón Balerdi, Elena Arrese, Paz Trequil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichán, Arantza Orbegozo, idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Héctor Luna.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Lau modutara eman daiteke izena: -Lotura honetan. -Telefonoz: 943 81 66 99 -Posta elektronikoa: administrazioa@uema.eus -Telegram edo Whatsapp: 608 66 81 55
"Hona bostekoa" komiki bildumaren erakusketa udaletxeko ganbaran, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren eskutik.
10:00-13:00 2012-2021 bitartean jaiotakoentzat Izen-ematea martxoak 4 arte: - Izen-emate orria betez: udal-bulegoetan eta liburutegian eskuragarri. - Galdetegia betez: J.A Muñagorri eskolako ikasleek e-mailez jasoko dute. Bestela, jarri gurekin harremanetan eta bidaliko dizuegu. Harremanetarako: 688681952 edo gaztedia@berastegi.eus Kuota: - Haur bat: 27 euro - Bi haur: 46 euro - Hiru haur: 61 euro - Lau haur: 73 euro