Martxoaren 25ean serigrafia tailer bat egingo da Intxurre elkartean. Goizez 12 eta 99 urte bitarteko helduen txanda izango da eta arratsaldean LH1 eta LH6 bitarteko haurrena. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 10. Helduek kulturkabina@gmail.com helbidera idatzi behar dute izena emateko eta haurren izen-ematea eskolatik bideratuko da. Parte hartzaileek ez dute kamisetarik eraman behar, antolakuntzak jarriko ditu.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.