09:00 - Txistulariak, Tolosako Udalak eskainia09:30 - Diana, Konponezinak txarangaren eskutik12:00 - Aizkolariak: Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain12:45 - Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Joanes Illarregi18:00 - Bertsolarien bigarren saioa18:45 - Trikitixa Elustondo anai-arrebekin
10:00 Meza nagusia. Ondoren hamaiketako a plazan 12:00 Dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen 14:00 Inauteri bazkaria herriko pilotalekuan 17:00 Gala Zirkoa ikuskizuna 19:30 Plazan inauterien amaiera
17:00etan abiatuko dira kantariak, trikitilariak eta bertsolariak eta Alegian barrena ibiliko dira.
18:30ean Txintxarri Abesbatza. Kantu Eske Herrikoia Santa Ageda bezperan kultur elkarteak antolatuta.
Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeko emakume batzuk sortutako kantu taldeak Ageda bezpera pagano eta feminista antolatu du.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.