Nordic Walking-Ipar martxa, Maiatzaren lehena plazan- 10:00-11:15 - Tailerra. 11:15-13:00 - IRTEERA. Ondoren, luzatze ariketak musikarekin
11:00 - Mahai-ingurua: "Gorputz kuirra eszenan" Amaia Agirreren eskutik. 12:15 - Berriketa irekia "Posible al da sorkuntza landa-eremuan?" Ainara Martinek gidatuta. 14:30 - Bazkaria 16:30 - Itxiera emanaldia "Nire gorputza mailua balitz" Adur Ballarinen eskutik.
Egilea: Patxo Telleria Zuzendaria: Alex Diaz Aktoreak Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Gontzal Royuela y Maren Basterretxea Beste edozein ume bezalakoa zen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere aben turetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion.Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikustenzituen hitzak, eta behino la sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertsobihurtzen zituen. Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.
Udazkenerako zainketak eta negurako prestaketak. Sendabelar tailerra. Izen-ematea urriaren 1etik aurrera (plaza mugatuak). Prezioa 5 €
Ibarrako Udalak 2024-2025 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki du. Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da. Onuradunek bete beharreko baldintzak:• Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean.• Ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez. Eskaerak aurkezteko modua• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus). Epea• 2025eko urriak 20.Informazio osagarria eta dokumentazioa:- Deialdiaren oinarriak- Eskaera orria
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanek zuzenean eragingo diote Erbeta parkeari eta pilotalekuari. Urriaren 7tik aurrera pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Izan ere, urriaren erdian behin behineko osasun zentroa muntatu behar dute Erbeta parkean eta datozen egunetan, lan horiek gauzatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasi behar dute.
Hilabete bati edo herriko txoko edo ekimen bati lotuta egon beharko du aurkeztutako argazkiak. Bidali zure argazkiak urriaren 24a baino lehen.
18:15ean hasiko da eta gomazko paletan Intxurrek Eibarren aurka jokatuko du. Ondoren, eskuz binaka, Intxurre eta LAPKE neurtuko dira. Urriak 16, osteguna, 19:00etan Ikaztegietan: -Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Intxurre-Eibar. Urriak 17, ostirala, 18:15ean Elorrin: -Gomazko paletan binaka emakumezko nagusien bigarren maila. Intxurre-Behar Zana. -Eskuz binaka gizonezko nagusien ohorezko maila. Intxurre-LAPKE. Urriak 19, igandea, 17:00tan Eibarren: -Gomazko paletan binaka gizonezko nagusien hirugarren maila. Eibar-Intxurre.