09:00-14:00 Tolosa Goxua Azoka Berezia10:00-12:00 Tolosako 3 ikastetxeetako ikasleek abaraskak egingo dituzte Tolosako gozogileen laguntzarekin.12:30 ‘Abaraska’ dastaketa: Tolosako gozogileek bertaratutakoen artean galletak banatuko dituzte.12:30 Tolosa Kantari eta Udal Txistulari Banda. 10:00-12:00 XXIX. Postre lehiaketa: Sagar tarta10:00-12:00 XXVII. Ezti lehiaketa 10:00-11:30 Tartak aurkezteko epea 11:00 - 11:30 Epaimahaiak sagar-tartak dastatuko ditu: Elena Arzak, Nieves Soroa, Armintz Gorrotxategi eta Jon Sorrarain.11:45 XXVII. Ezti lehiaketaren sari banaketa12:00 Sagar tarta lehiaketaren sari banaketa
Iurramendira itzuli gara!!! XXI. mendeko Tolosako Ziklo-Krosaren laugarren edizioa. Joan dira XX. mendeko ziklo-kros epikoak, Berazubitik Txaramara zihoazen zirkuitu luzeak, non txirrindulariak istripu gehien izaten zituzten guneetan, jaitsiera ezinezkoetan, sakabanatuta zeuden. Aurten, "ezinezko" igoera bat gehituko diogu lasterketari. Laskorain Ikastolaren aurreko malda, helmugaren ondoan. Beste garai batzuetara eramaten gaituen beste elementu bat, lehen edizioan egin genuen bezala, "zabortegiaren jaitsierarekin". Orain Berazubi Estadiora itzultzea besterik ez da geratzen; ez da erraza izango! Beti bezala, Iurramendin zain egongo gara urriaren 25ean, larunbatean, goizeko 9etan hasita, Laskorain Ikastolaren ondoan. Primeran pasatuko dugu ekitaldiaz gozatzen, txoznan pintxo batzuk jaten, eta etorri ezin dutenek zuzenean ikusi ahal izango dute, Akhonen AUPATV kanaletik YouTuben.
15 konpartsa bilduko dira Villabonan. 10:30 - Kalejira, Erreboteko plazatik abiatuta Ondoren erraldoien dantza saioak Arroako plazan. 14:30 - Polonesa dantza eta Besamotza Konpartsaren oroigarria, Erreboteko plazan. Ondoren, bazkaria, Ama Lurra plazan.
2030 agendaren erronkei erantzunteko tokiko ekarpenak.
17:00 Haur-jolasak, puzgarriak eta txokolatada. 21:00 Herri afaria ganbaran. 00:00 Erromeria Itzal taldearekin. Goizaldera, gosaria.
2026ko herriko egutegiak egiteko, argazki lehiaketa egingo da. Egutegiak abenduan banatuko dira, eta irabazleak saria izango du. Gaia: Orendain Argazkiek horizontalean ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Argazkiak udala@orendain.eus helbidera bidali, azaroaren 2a baino lehen. Mezuan adierazi egilearen izen-abizenak eta argazkia zein hilabetetan ateratakoa den.
Alegiako osasun zentroa eraberritzeko lanek zuzenean eragingo diote Erbeta parkeari eta pilotalekuari. Urriaren 7tik aurrera pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Izan ere, urriaren erdian behin behineko osasun zentroa muntatu behar dute Erbeta parkean eta datozen egunetan, lan horiek gauzatu ahal izateko azpiegitura prestatzen hasi behar dute.