Lehengo baserritarren bizimodua jasotzen duen testigantza libururaren aurkezpena, Onintza Enbeitaren eskutik.
19.00etan Altzoazpiko Salbatore elizan Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren diska berriaren aurkezpena.
Azaroak 7, ostirala: 19:00: "Go!azen" telesailaren 12. denboraldko lehen atala zinean.
Musika eta bertso bidezko errepasoa egingo da: Oilategitik aldizkarian jasotako bizipenak, istorioak eta pasarte gogoangarriak oholtzaratuko dira Manu Urruzolaren bertsoen eta Martin Lizardiren gitarra- doinuen laguntzaz.
Aldizkariaren 25 urteko ibilbidea portaden bidez irakurtzeko aukera eskainiko du erakusketak.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.