2025/09/24 - 2025/10/20 08:00

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
Udaletxea, Ibarra

Ibarrako Udalak 2024-2025 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat dirulaguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.

Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da.

Onuradunek bete beharreko baldintzak:
• Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean.
• Ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez.

Eskaerak aurkezteko modua
• Udaletxean, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean.
• Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus).

Epea
• 2025eko urriak 20.
Informazio osagarria eta dokumentazioa:
Deialdiaren oinarriak
Eskaera orria

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA