10.30 Meza Santua.12.00 Bertso Pilota Jaialdia.Pilotariek: Oinatz Bengoetxea, Iker Elizegi, Mikel Goñi, Iker Urmeneta.Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia.18.00 Umeen zezikoko pintxo tailerrak, Amaia Ruiz de Galarretaren eskutik.19.00 TXUPINAZOA eta Martina Sorginaren jaitsiera
Herri mailan harreman osasungarriak sustatzeko herriko hiru ikastetxeetako LHeko 5 eta 6ko ikasleekin lanketa egin da eta honen ondorioak aztertuko dira.
Aldizkariaren 25 urteko ibilbidea portaden bidez irakurtzeko aukera eskainiko du erakusketak.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.