Matrikulazio kanpaina maiatzean egin arren, hainbat musika tresna eta taldetan plazak geratzen dira eta horrenbestean, izena emateko epea zabalik dute 4 urtetik aurrerakoek iraila amaitu bitartean. Interesatuek 943 69 26 19 telefonora deitu edo loatzo@loatzo.eus helbidera idatzi beharko dute.
Loatzo musika eskolaren 2024/ 2025 ikasturtea hastera doa 4 urtetik aurrera, adin mugarik gabe, musikaz gozatzeko aukera paregabea. Izen ematea zabalik egongo da iraila amaiera arte. Informazio gehiagorako deitu 943 692 619 zenbakira edo idatzi: loatzo@loatzo.eus postara.
Izen ematea: Izena emateko epea irailak 16tik 30era bitarte egongo da zabalik. Kultur etxean egingo da, dagokion matrikula orria bertan presentzialki izapidetu eta entregatu ondoren. Ikastaroetan parte hartzaile kopurua mugatua da. Aurreko ikasturteko ikasleek eta ibarrakoak direnek lehentasuna izango dute matrikulazio lehenengo astean. Parte hartzeko irizpideak: Ikastaroetan parte hartzeko gutxieneko adina: 16 urte. Adin-azpikoek ikastaroetan parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute. Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharji dutyzte tailerretan arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Agintariek eta Ibarrako Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira. Matrikularen zenbatekoan ez da ikastaroko materiala sartzen. Ikastaroan zehar behar izan daitezkeen materialak ikastaroko ikasleek eramango dituzte.