Bedaiora irteera + balerdipeko erleetara bisita Bedaiotik Gurbul Haundira oinez Balerdipeko Erleak ezagutzeko bisita gidatua Hamaiketakoa Balerdipekoen eskutik Izen ematea: Emailez: alegiakomendiasanblada@gmail.com kultur etxean Epea: Maiatzak 5a Kostua (bisita + hamaiketakoa): helduak 12€ Haurrak 10€
Boreas Wind Quintet haize boskote taldea da eta kide guztiek, beren egungo prestakuntzaren kokagunea ez ezik, ganbera-musikarekiko grina eta eremu horretan musikan eta profesionalki garatzeko gogo sakona ere partekatzen dituzte. Hauek dira taldeko musikariak: María Álvarez García (flauta), Jorge Pablo Fuentes Osorio (oboea), Alejandro Costa Vilella, María Molina Martos (fagota) eta Llorenç Tormo Mira (tronpa).
Angel Caballero (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile ezaguna izan zen herrian. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak izan ohi ziren. Lapitza beti eskuan, edozein paper zen baliagarri, herritarren aurpegiak marrazteko.Iñaki Caballerok, artistaren ilobak, bere etxean aurkitutako material zaharrarekin osatutako bilduma ikusi ahal izango da Aranburu Jauregian: marrazkiak, zirriborroak eta apunte soilak. 80 karikatura baino gehiago, guztira. Karikaturizatutako pertsona horiek zeintzuk diren ezagutzeko eta antzekotasunak topatzeko aukera atsegina planteatzen du erakusketak.
Haurren dantza tailerra astertero apirilaren 30tik maiatzaren 28ra arte
Maiatzak 5 - 30 "masustak" argazki erakusketa Urrutin Maiatzak 8 - 30 Argazki lehiaketarako argazkiekin erakusketa udaletxeko sarreran
Gazako gatazka du oinarri. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Mariren alabak emakume taldea eta Altzoko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, autodefentsa feminista tailerrak eskainiko dira bi taldetan banatuta. Gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 20koa. Maiataxak 18 ( 30 urtetik azpikoentzat) eta Maiatzak 25 ( 30 urtetik gorakoentzat) Izena ematea maiatazak10 (barne), Udaletxean