Ongi etorri harien mundu magikora! Tailer honetan bidaia liluragarri batean murgilduko gara, non animaliek bizia hartuko duten hari txotxongilo baten bidez. Begiak ondo ireki beharko ditugu izaki sinestezin hauen mugimenduak eta xehetasunak behatzeko. Haien esentzia harrapatuko dugu, gero gure txotxongiloetan erreproduzitzeko. Gure eskuetan ezkutatzen den magiarekin sortzera eta honekin harritzera goaz. Elkarrekin, inoiz ikusi ez ditugun animali harrigarrienei bizitza emango diegu! Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrera Izen-ematea: pedagogia@cittolosa.com Prezioa: 30€
Reggae gauga, Etekinak minbizuaren aurkako elkarte batera donatuko dira, afaltzeko aukera egongo da, Earra FoodTruck. Langileak: 5€/ Langabetuak: 3€
Maider Martineau eta Lolita Delmonteil-Ayral bikoteak herrialde desberdinetako kantak eskainiko dituzte, eskusoinuz, perkusioz eta haizezko instrumentuz lagunduta.
Mugaren eta Libe-ren kontzertuak Aljibean
Musikari euskaldunez eta kubatarrez osatutako taldeak, bi herrialdeetako doinu eta erritmoen fusioaz osaturiko emanaldia eskainiko du.
Ur Mara museoko fondoak. Sarrera dohainik da, baina aforoa mugatua izango du. Jarduera honetara joan nahi izanez gero, idatzi zuen izen eta telefonoarekin helbide honetara: urmara.alkiza@gmail.com. Ondoren, community food afaria (20€). Begetarianoentzako aukera ere egongo da. Lekua hartzeko: urmara.alkiza@gmail.com
10:00-13:00 2012-2021 bitartean jaiotakoentzat Izen-ematea martxoak 4 arte: - Izen-emate orria betez: udal-bulegoetan eta liburutegian eskuragarri. - Galdetegia betez: J.A Muñagorri eskolako ikasleek e-mailez jasoko dute. Bestela, jarri gurekin harremanetan eta bidaliko dizuegu. Harremanetarako: 688681952 edo gaztedia@berastegi.eus Kuota: - Haur bat: 27 euro - Bi haur: 46 euro - Hiru haur: 61 euro - Lau haur: 73 euro