Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 urtetik aurreko 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera. Proiektua aurkezteko, Gipuzkoako zazpi eskualdeetan aurkezpenak prestatu dira. Ekitaldietan zehar, perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira, YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko da, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argitu daitezen.
18:00 Fernando Rojo argazkilaria Kultur Etxeko areto nagusian izango da, berarekin argazkiak ikusi eta irudien inguruko hainbat pasartetaz hitz egiteko.
18:30 Irakurle kluba Goiatz Labandibarren "Bekatua" eleberria landuz, udal liburutegian.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.