Ekainak 26, osteguna: 18.00 Lagunarteko herri kirol lehia. 20.00 Txupinazoa Pili Legarraren eskutik eta Sorginaren jaitsiera. 21.00 Herri afaria. Ondoren Laskotxaranga eta karaokea.
Ibai García Blues Project Ibai Garcia gitarra-jotzaile eta konpositore barakaldarrak bere lehen LPa, Chasing the blues, aurkeztuko du, blues-rocka eta soul ukituko ñabardurak uztartzen dituen kalitate handiko banda baten buru.
Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. Erakusketa uztailaren 4a bitarte irekita egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 09:00etatik 16:00etara asteazkenetan.
Euskal landa eremuko LGTBI+ komunitatearen istorioak eta erretratuak egongo dira ikusgai.
Alegiako festetako kamiseta eskuratu nahi dutenek ekainaren 27a baino lehen eskatu beharko dute Garaikon. Behin eskaera eginda, kamisetak uztailaren 10en eta 11n jaso beharko dira 10 euroko prezioan.