16:30-18:00 Liburu berrien aurkezpena egingo da Kultur Etxean otsailaren 6an. LH4, 5 eta 6ko Tertulia Literarioko ikasleek, hainbat liburu irakurri, landu eta haien inguruko erreseinak idatzi dituzte. Adin tarte ezberdinentzat sorturik dauden liburuak izan dituzte esku artean eta oraingo honetan, otsailak 6an liburuak ezagutarazi eta hautaketak egiteko gomendioak jasotzeko aukera izango dute txikienen eskutik.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.