Persona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira LH4 eta LH 5eko ikasleentzat taularatuko dute antzezlana.
Jubilatuei zuzenduriko gimnasia tailerra izango da 10:45ean, Atxulondo kultur etxean. Izan ere, adin guztiak dira onak Kirola egiteko.
65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaitzen da. Bi modutara har daiteke parte, erabiltzaile bezala edo mugikortasun arazoak dituztenei laguntzeko boluntario aurkeztuz. Parte hartzeko 943 691 333 zenbakira deitu edo gizarte@irura.eus helbidera idatzi. +65 urteko pertsonentzat. (Laguntzaileak gazteagoak izan daitezke)
Ehun estanpazioan lan egindako Amasa-Villabonako emakumeen bizi-istoriak. Emakumeen historia, emakumeen ahotsekin kontatuta. Erakusketa abenduaren 15era bitartean ikusgai astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean eta larunbatetan 11:30-14:00 bitartean.
Mintegia: Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketa. 2023ko emaitzak. Izen-ematea: biodibertsitategunea@gmail.com
Izaskun Mujikak ipuin kontalari saioa eskainiko du 5-8 urte bitarteko haurrentzat. Saioa abenduaren 13an, asteazkenean, izango da, arratsaldeko 18:00etan kultur etxean.
9:00-16:00 Bigarren eskuko elkartasun azokarako material bilketa eskolan