Ekitaldi honetan, Sabin Azua, EUSMEX-eko presidentea izango dugu gonbidatu berezi bezala gure artean eta bere eskutik “Ziurgabetasun garaian estrategiak sortuz” inguruko aurkezpen bat izango dugu. Horretaz gain, eskualdeko enpresa batzuei Tolosaldea Garatzenekin arlo ezberdinetan egindako lanagatik Lehiberri Aitortzak banatuko ditugu:Enpresa berritzailea, Talentuaren kudeaketa, Enpresa jasangarria, Enpresaren ibilbidea Bukatzeko, networking espazio bat izango dugu enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko. Izen-emateak hemen.
Bukaladi Dantza Taldeak antolatuta.
Guatemalako Las Poderosas antzerki taldearen eskutik.
Azaroak 28, ostirala: 18.30: Xexili Deunaren eguneko konzertua plazan Loatzo Musika Eskolako bandak eskainita.
19:00etan Batzarremuñon. Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Enkuadre baten barruan harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahaztuta, nonbait, ikuspuntua hautatu egiten dela. Ahaztuta, abeslaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo.
Ondoren, solasaldia: "Adunako gazte kirolariak" (Izaro, Joanes, Nahia, Xuhar...).
19:00 Presoen aldeko elkarretaratzea plazan. 19:30 Pintxopotea herrian zehar.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.