9:00 Plazatik abiatu. 12:30 Plazara itzuli. Jabier Zabala izango da gidaria.
Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane IntxaurragaAktorea: Sandra Fdez. Agirre Musika zuzenean: Unai Celaya Atearen bestaldean, pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna lantzen duen ikusizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata ezin bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta egitearaziz dirudien; hainbatean, ordea, ezinzeko bihurtzen dira.
Jubilatuen elkarteak urteroko gaztain jatea egingo du azaroaren 23an, igandea. Bazkideentzat soilik izango da eta 18:00etatik aurrera banatuko dira gaztainak kultur etxean.
Azaroan zehar Zizurkilgo Bookface erakusketa ikusi ahal izango da Alegiako liburutegian. Zizurkilgo liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili ziren azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitu zituzten. 30 lan baino gehiago osatu dira eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30erako ordutegian.
Artista tolosarraren lana azaroaren 14tik abenduaren 13ra ikusi ahal izango da.
Intxurre pilota eskolak gabonetako pilota topaketaren 23. ekitaldia egingo du gabonetako oporrak baliatuz. Bertan parte hartu nahi duten gaztetxoek aste honetatik aurrera eman ahal izango dute izena Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa eta Ikaztegietako ikastetxeetan zabalduko diren izena emateko orrien bidez. Norbaitek zalantzaren bat izango balu edo informazio gehiago nahiko balu, udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi dezake.