09:30. Herriko trikitilariek alaituriko DIANA. 10:30. TXINTXARRIAK MARTXANeko kideen emanaldia plazan. 11:00. Jubilatuentzat HAMAIKETAKOA. Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin DANTZALDIA. 11:00-14:00 HAUR PARKEA eskolako patioan. 14:00. Haur eta nerabeen BAZKARIA plazan. 16:30. HAUR PARKEA. 18:30. Apar festa. 19:00. DANTZALDIA Jose Mari Orbegozo eta Txomin Carrón DJaren eskutik. 20:00. BINGOA herri osoarentzat. 21:00. ZAHAGIARDOA plazan. 22:30. PURO RELAJO taldearen kontzertua.
Hileroko odol-ateratzea Lekua: Kultur Etxeko Topagunea gelan (1.solairuan) Ordutegia: 16:30-20:10 Aurretik txanda hartzea beharrezkoa da, telefonoz edo odol emaileen elkartean: 943007885 (900 303 404) Egunean bertan goizez deitu behar da: 8:30 - 14:00
Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 10etik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak: -Uztailak 10, asteazken gaua: 02:00 // 04:00. -Uztailak 11, ostegun gaua: 02:00. -Uztailak 12, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 13, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00. -Uztailak 14, igande gaua: 03:00. -Uztailak 15, astelehen gaua: 01:00. -Uztailak 16, astearte gaua: 01:00.
Eva Mena artistak FUTURO erakusketa aurkeztu du GKo Galerian, Gazan haurtzaroak pairatzen duen genozidioa azpimarratuz. Aurkezpen eta topaketa bat egingo da artistarekin, uztailaren 12an, 19:30ean, galerian. Bertan, Palestinako hainbat horma-irudi margotzen izandako esperientziak, Gazako egungo egoerari buruzko gogoetak eta Palestinako herriaren etorkizunari buruz hitz egiteko gonbidapena kontatuko ditu.
Alegiako jaietan autobusen geralekuen aldaketa aipatu behar da. Uztailaren 12an, ostirala, 18:00etatik aurrera eta jaiak amaitu bitartean, eskualde mailako lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra. Uztailaren 17an, asteazkena, zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratuko du.