Atxartetik abiatuko gara, bertatik Arrazolara joango gara eta anbotoko IE-ko ertzetik igoko gara bertara (gehienez II+), eta ondoren ertz guztia jarraitzen Alluitzeraino iritsiko gara. Ibilbidea 6-7 ordu ingurukoa izango da. Izena emateko oargimendi@gmail.com, azken eguna osteguna 14.
Maria Goiricelayak zuzendutako antzezlana; aktoreak, Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Unai Izquierdo eta Leire Orbe dira. Agian sakrilegioa da yerma bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme alabarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako nahiz eta inork ez hitz egin haietaz.
Katramila antzerki eskolakoek antzerki tailerra egingo dute Ibarran, Txontxonen. Izena emateko epea urtarrilak 2 arte da, eta 15 euroko kostua izango du. 14 urtetik aurrerakoentzat zuzenduta dago, eta parte hartzaileen kopurua mugatua da. Izena emateko idatzi 613 651 332 WhatsApp zenbakira. Tailerraren nondik-norakoak: - Astearteetan izango da, 19:00 - 21:00 bitartean - Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30. - Otsailak 6, 20 eta 27. - Martxoak 5, 12 eta 19.
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Aurten bi txanda izango dira: ekainaren 24tik uztailaren 2ra, eta uztailaren 4tik 12ra. Gaur zabaldu da izena emateko epea eta martxoaren 31n amaituko da. Lau modutara eman daiteke izena: -Lotura honetan. -Telefonoz: 943 81 66 99 -Posta elektronikoa: administrazioa@uema.eus -Telegram edo Whatsapp: 608 66 81 55
18:00 Sagardo dastaketa. Tartean, toka txapelketa 21:00 Zahagi ardoa frontoian. Ondoren, bingoa. 00:00 3ttu erromeri taldea. Jarraian, parranda Urepele Elkartean goizalderarte