9:30-11:30 Arte sormen tailerra erakusketa gelan, 12:00-13:00 Munduko jolasak Kultur Etxean eta 16:30-18:30 zirko tailerra kultur etxean.
Tolosaldeko 18 artista beraien 56 artelan jarri dituzte ikusgai eta salgai. Ordutegia: Asteazkenetik igandera, astegunez 17:30etatik 22:30etara, larunbatetan 11:00etatik 00:00etara eta igandeetan 12:00etatik aurrera.
Alurr Dantza Taldeak 'Dantzen erritmoan solasean' izeneko emanaldia eskainiko du Uzturpe Ikastolako Aste Kulturala dela-eta. Emanaldi honetan erreferentzia egin nahi izan diote euskal kulturako hainbat adarri. Horregatik, aurten bertsolaritza aukeratu dute dantzarekin uztartzeko. Izan ere, Ane Zubiak egindako bertsoek gidatuko dituzte dantzariak. Ikuskizuna otsailaren 2an izango da, 19:30etan, Belabieta Kiroldegian.