Alurr Dantza Taldeak 'Dantzen erritmoan solasean' izeneko emanaldia eskainiko du Uzturpe Ikastolako Aste Kulturala dela-eta.
Emanaldi honetan erreferentzia egin nahi izan diote euskal kulturako hainbat adarri. Horregatik, aurten bertsolaritza aukeratu dute dantzarekin uztartzeko. Izan ere, Ane Zubiak egindako bertsoek gidatuko dituzte dantzariak.
Ikuskizuna otsailaren 2an izango da, 19:30etan, Belabieta Kiroldegian.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.