Faxismoa gaur: “Taupada atzerakoiari nola aurre egin” hitzaldia, Iker Eizagirren eskutik.
Larraitz auzotik Errotara doan errepideko errei bat itxiko da Frankoni parean otsailaren 23an, astelehena. Eremu horretan uholdeei aurka egiteko proiektuari dagozkion zundaketa lanak egingo dira eta lanek irauten duten bitartean, errei bat itxita egongo da. Behin lanak amaitutakoan errepidea normaltasunera itzuliko da. Aurreikuspenen arabera, gehienez egun pare batean egongo da erreia moztuta.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Udalak ekintza ezberdinak antolatu ditu eta horien artean, Txintxarri jatetxean 14:00etatik aurrera egingo den bazkaria dago. Bazkarira joan nahi dutenek otsailaren 19tik 27ra erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean. Gogoratu, bazkariaren ostean dantzaldia izango dela Joxi Fernandez DJarekin. Prezioa: 20€.