Abuztuaren 1ean, ostirala, udaletxea itxita egongo da. Uztailaren 31 jaieguna da eta asteburuarekin lotzeko zubi egun modura, hilaren 1ean itxita egongo da. Abuztuaren 4an, astelehena, zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du eta herritarren harrerarako ordutegian zabalik izango da, 9:00etatik 14:00etara.
11:00 Pello Joxeperen jeitsiera Txupinazoa Buruhandiak "Lasko" txaranga 11:30 Ur jolasak 14:00 Haur eta gazteen bazkaria 16:00 Puzgarriak 17:30 "Bonba bat naiz" ikuskizuna, Bea Larrañagaren eskutik 19:00 Herri kirolak (herritarren artean) 21:00 Barrikotea 22:15 Bingo musikatua (GP Txo!-ren eskutik) 23:15 "Bada giro" erromeria
Abuztuak 1: mozorrotzeko gaia: "Alfonbra gorria". 12.00 Paella prestaketa. Ondoren bazkaria. 17.00 Haurrentzako jolas erraldoiak eta aurpegi margoketa tailerra. 18.00 Elektrotxufla elektrotxaranga. 23.30 Zahagi ardoa. 00.00 Skaregekasko. Ondoren DJ Lilith Selektah. Goizaldean txokolatada eta desfilea alfonbra gorritik. 06.00 Gaupargazkia.
Tikeak salgai daude abuztuaren 18ra arte, Danon Txokoan eta Zubiaurren, 10 euroren truke. 2011-2016 bitarean jaio direnentzat.