Ekainak 30, astelehena, Jubilatu eguna: 12.00 Herri kirol jaialdia. 13.30 Jubilatuen bazkaria. Bazkalostean Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak. 18.30 Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia. Amaitzeko Sorginaren igoera.
Ikasturtean 100 ikasle inguru aritu dira pintura, egur taila, tai chi, eskulanak, altzariak zaharberritzea eta ehoziri-bainikak-patchwork tailerretan. Erakusketa uztailaren 4a bitarte irekita egongo da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta 09:00etatik 16:00etara asteazkenetan.
Irailaren 28an egingo da XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Bertan postua jartzeko interesa dutenek zabalik dute izena emateko epea eta uztailaren 30a izango da azken eguna. Horretarako, udal webguneko lehen orrian edo Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioan eman beharko da izena.